XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honi erantzuteko, gizakia ulertu ahal izateko hain zuzen ere, gizarteaz zein kulturaz aritzeko, aurreko mendearen bukaeran antropologoek egindako ikerketa taxonomikoak ditugu.

E.B.Taylor-ek (1871) lan egiten zuen naturalisten antzera, hau da, kulturen ezaugarriak sailkatu besterik ez zuen egiten.

Izan ere, kultur fenomenoak biltzea eta taxutzea zen helburua, inola ere fenomeno haien artean inongo barne batasunik bilatu nahirik.

L. Morgan (1877), berriz, gizarte antolakuntzaz aritu bazen ere, ez zen kultur ezaugarri fenomenikoetaz gehiegi saiatu.

Aitzitik, Taylorengandik bereizturik, giza egituraketak zein eraldaketak ikertzea zuen helburutzat.

Ikuspegi batean zein bestean, kulturen arteko konparaketa egin arren, ez zen aintzakotzat hartzen kultura eta pentsamentuen arteko harremana, ezta hizkuntza, hezkuntza edota hirigintza bezalako fenomenoen kultur-azterketa ere 1- RDGZ. BORNAETXEA. F. (1992). Kultur Etxeak egungo Gizarte Pedagogiaren eremuan. Eusko Ikaskuntzaren XI. Kongresua, Kultur Formulazio berriak. Euskal Herria eta Europa. Donostia. 503-506 or..

Baina gizakia isolaturik, gizaki gisa ulertzerik ez dagoen era berean, gizarte eta kultur sostengurik gabeko intelektua antzematea ere ez da erraza.

Izan ere, ezagutzazko funtziotan kultur oinarriaren garrantziaz ohartzea dateke mende honetako gizarte-antropologiak ireki duen ate emankorrenetariko bat 2- IBAÑEZ. J. (1988). Cuantitativo/Cualitativo in Terminología Científico-Social. Antrophos. Barcelona 218-232 or.

Hasiera batetan, aipatutako Taylor, G. Stanley Hall (1865) edo H. Spenceren eraginez (1888), ezagutzazko muga herri basatien eta garatuen artean (mendebaldarrak) ezartzen bazen ere, sasi-darwinismo hura gainditurik geratu zen mende honen hastapenetatik.

F.Boas-en Gizaki primitiboaren adimena izenburuko ikerketa kaleratu zenetik (1911) kultura eta arrazaren artean zeuden gaizkiulertze eta nahasteak erabat argiturik agertu ziren.

Garai hartatik aurrera kultur bereizketak genetikaren arabera ulertzerik ez ohi da onartu.

Ez eta kultur-aldaketaz jabetzeko helerazketa genetikoaren eraginkortasunik, jakina.

Areago, F.Boas-i buruzko aditua den Herskovitsi berari so eginez arraza kontzeptua zientziari ezarritako oztopoa besterik ez dela esan beharko genuke guk geuk ere.

3-HERSKOVITS, M.eta besteak (1965). The Mind of Primitive Man. The Free Press. N York 10. or. Kultur ekoizpenak aztertu ahal izateko arrazaren kontzeptuen antzutasunaz Georges Lapassaderen ekarpenak azpimarratzekoak dira. Gehiago jakin nahian ikus Rdgz. Bornaetxea, F. (1992) Rap, trikitrixa zein bertsolaritza G. Lapassaderen esku in Bertsolari 7. zbk. Urria. 13-18. or.

Pentsamoldeen arteko bereizketaz aritzean hurbilketa biologizisten aurrean gizarteak duen garrantzia hasi zen azpimarratzen.